sábado 11 de abril de 2009

Bihar Aberri eguna. Gaur bezpera Bizkargin



Bihar, abertzaleok aberri eguna ospatuko dogu. Gure aberriaren eguna.
Jeltzaleok Bilbon ospatuko dogu. Aurten ere alde zaharrako plaza barrian milaka pertsona batuko gara.
Txorierriko jeltzaleok, urtero egiten dogun moduen, gaur Aberri eguneko bezperan, Bizkargira joango gara ospatzera.
-------------------------------------------------------------------------------
-------------------------------------------------------------------------------
EAJren BBBren presidente den Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, "Gora ta Gora beti" da aurtengo Aberri Eguna gogoan hartzeko eta ospakizunera deitzeko, Euzko Alderdi Jeltzaleak aukeratu duen goiburua. Gogoan hartzea eta ospatzea esaten dugu Euskal Aberriaren egunari ematen diogulako aldarrikapenerako eta ospakizunerako dimentsio bikoitza. Aldarrikapena da, oraindik egon badaudelako eman beharreko urratsak, gainditu beharreko oztopoak eta irabazi beharreko autogobernu esparruak, Euskal Aberria izan dadin askeagoa, bidezkoagoa eta aberatsagoa".

"Baina, era berean, ospatzeko eguna ere bada. Iaz esaten genuen inoiz ez zela izan oraingoa moduko Euskal Aberririk. Eta oraingo honetan ere , errealitate hori ikusten dugu, gaurko inguruabar politiko guztien gainetik. Euskadi, gaur da inoiz izan den aberririk sendoena; eta, aurrera egiteko bide honetan, Euskal gizarteak ez du atzera pausurik sekula onartuko. Horregatik, Euskadi Euskaldunon Aberria dela sinesten dugunok arrazoiak soberan ditugu datorren igandekoa gogoan hartzeko eta ospatzeko" gaineratu du.

Ortuzarrentzat, "gu, EAJ-PNVko abertzaleok, Bilboko Plaza Berrian bilduko gara. Goizeko hamaika eta erdietan izango da ekitaldi politikoa, eta bertan izango dira Ibarretxe Lehendakaria eta Iñigo Urkullu EBBren presidentea. Gero, lagun arteko bazkaria izango dugu, inoizko arrakastarik handiena izan duen bazkaria hain zuzen. Geroago, dantzaldia izango dugu Joselu Anaiak taldearekin Arriaga plazan; eta, kirola gogokoago dutenentzat pantaila erraldoia egongo da Osasuna eta Athletic-en artean jokatzekoa den partida ikusteko; hau,kirol aukera paregabea da Aberri Egunerako ere. Bezperan , larunbatean, Euskadiko hainbat menditan kontzentrazioak eta ibilaldiak izango dira Ikurriña gure Herriko tokirik altuenetan jartzeko eta ohitura zaharrari eusteko".

martes 3 de marzo de 2009

ESKERRIK ASKO LARRABETZU

EAJ-PNV 576
D3M 328
ARALAR 112
PSOE 52
EB 26
PP 23
EA 18
Beste batzuk 10.

ESKERRIK ASKO LARRABETZU ZUEN KONFIDANTZAGATIK

viernes 27 de febrero de 2009

ORAIN INOIZ BAINO GEHIAGO IBARRETXE LEHENDAKARI



DATORREN DOMEKAN BOZKATU IBARRETXE
VOTA EAJ-PNV EMAN BOTOA

lunes 16 de febrero de 2009

Ibarretxe: “Euskal erakundeak indartzen baldin baditugu herrialde indartsua lortuko dugu”

Lehendakari izateko EAJren hautagai den Juan Jose Ibarretxek gaur Gernikako Arbolaren pean burutu den ekitaldi politikoan adierazi duenez, “burujabetza euskal erakundeak indartzea da. Euskal erakundeak indartzen baldin baditugu, orduan, herrialde indartsua lortu ahal izango dugu”.

Gaineratu duenez, “autogobernua hemen, hau da, Euskadin, erabakitzea esan nahi du. Denon artean baina Euskadin. Garrantzitsua da oso gauzak hemen erabakitzea”.

Hirugarren ideia legez, Ibarretxek zera azpimarratu du: “Gernikako Estatutuari buruz hitza eman genuen Estatutua betetzeko baina 30 urte pasa dira eta oraindik betetzeke dago. Ez PPk ezta PSEk ere ez dute Estatutua bete eta gainera sozialistek orain diote Estatua aldatu nahi dutela baina nik uste dut aldatu baino lehen bete egin beharko litzatekeela”.

Laugarren ideia moduan azaldu duenez, “burujabetza oso garrantzitsua da krisiaren kontra borrokatu ahal izateko. Krisitik lehenengoak ateratzeko eta errekuperazio garaia ondo kudeatzeko. Autogobernua ongizatea da eta horrela erakutsi izan dugu azken 30 urteetan”.

Bukatzeko zera azpimarratu du: “autogobernua parte hartzea ere bada. Lidergo konpartitua izatea euskal erakundeen artean eta gizarteari entzuteko aukera izatea da”.

Albiste gehiago

miércoles 11 de febrero de 2009

Ibarretxek gizarte erabat elebidunaren alde egiten du


Juan José Ibarretxe lehendakariak, datozen hauteskunde autonomikoetan EAJren hautagai denak, «gizartean euskararen erabileraren» alde egin du, «benetako elebitasuna» lor dadin. Gainera, «etengabeko ekintza bultzatzea» defendatu du, erabilera alderdikoia edo identifikazio esklusiborik edo baztertzailerik egin ez dadin, euskara denona delako eta denon beharra duelako.

Alderdi jeltzaleak Donostian kultura-programa aurkezteko egin duen ekitaldi politikora jarraitzaileak, EAJren kargu publikoak, Gipuzkoako zerrendako buru Joseba Egibar eta Kultura sailburu Miren Azkarate joan dira, besteen artean. Ibarretxek ziurtatu du Euskadi ezingo dela ekonomikoki ez kulturalki garatu, berrikuntzarik gabe. Horregatik, I+G+B formula magikoa I+G+B+K izan beharko litzatekeela azaldu du, alegia, kultura gehitu behar zaiola.
Hala, euskarari dagokionez, EAJk «benetako elebitasunaren alde aurrera egitea, eta euskara gizartean erabiltzea» nahi duela esan du, «euskara denona delako eta denon beharra duelako».

martes 10 de febrero de 2009

EAJk errekurtsoa aurkeztuko du Estrasburgon Kontsulta Legea ezeztatzeko erabakiaren aurka

EAJren EBBren lehendakari den Iñigo Urkulluk gaur Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan adierazi duenez, “Euzko Alderdi Jeltzalearen legezko ordezkariek errekurtso bat aurkeztuko dut, datorren egunotan, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian, joan den urtean Eusko Legebiltzarrak onarturiko kontsulta Legea ezeztatzeko Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiaren aurka”.

Urkulluk azaldu duenez, “gai horren inguruan Euzko Alderdi Jeltzaleak eskatu dituen bi txostenen ondorioak aztertu ondoren –horietako bat arlo horretan espezialista den Europako bulego batek egina–, errekurtsoa aurkezteko erabakia hartu du alderdiak, baita errekurtso hori abokatuek idazten amaitu ondoren lehenbailehen aurkeztekoa ere”.

“Jaso ditugun txostenek erakusten digute Giza Eskubideen Auzitegiak errekurtsoa onartzeko aukerak badaudela” gaineratu du.

Lehendakari jeltzalearen ustez, “errekurtsoa Kontsulta Legearen alde dauden alderdi guztiek batera jarri izana nahiko genukeen, baina bakoitzak ekimenari bakarka heltzea erabaki du, bakoitzak bere modura –eta horretarako eskubidea dute, noski–“.

“Errekurtso hori aurkeztuta gizartearekin hartutako konpromisoa ere betetzen dugu, eta 63.128 euskal herritarrengandik jasotako babesari bidea ematen diogu. Mahai honetan dago atxikipen horien zati bat”.

viernes 6 de febrero de 2009

“Egiten jakitea, konfiantza eta Euskadirekiko konpromisoa eskaintzen dizkiegu euskal herritarrei”



Iñigo Urkulluk Europa Forumean adierazi duenez, EAJk egiten jakitea, konfiantza eta Euskadirekiko konpromisoa eskaintzen dizkie euskal herritarrei. EBBren presidentearen ustean, krisi ekonomikoa gainditzeko estrategia integrala behar da, ongizatea handitu eta lanpostuak sortuko dituena, eta hazkunde iraunkorra eta enplegua suspertzeko berrikuntza izango duena oinarrian; berdintasuna, oreka soziala sustatzeko; eta hezkuntza zein kultur nortasuna, munduan Euskadi ezagutarazteko. «Azkenik, giza eskubideen defentsan oinarrituko den normalizaziorako eta bizikidetzarako kultura politiko berri bat behar da; herritarren parte hartzea, guztion konpromisoa sendotzeko eta autogobernua, gure ongizatea areagotzeko», gaineratu du.

«Jakina, hori guztia euskal herritarren ahaleginaren emaitza da. Enpresariei, langileei, sindikatuei, gizarte-eragileei... Baina, horrekin guztiarekin Euskadiko administrazioak urte hauetan guztietan eginiko kudeaketak ere izango du zerikusirik!», nabarmendu du Urkulluk.

Buruzagi jeltzaleak, amaieran, honako hau adierazi du: «Bi datu esanguratsu aipatu nahi nituzke, ez baitatoz ez Euskaditik, ez Madrildik. Lehendabizi, NBEk emanikoa: Euskadi estatua balitz, munduko hirugarrena izango litzatekeela giza garapenaren indizeari dagokionez (bizi-kalitate). Bigarrenik, Standar & Poors etxeak emanikoa: Euskadiri kalifikazio gorena berretsi dion bitartean, Espainiako kalifikazioa jaitsi egin du. Aurreneko aldiz gertatzen da hori; alegia, erkidego autonomo edo eskualde baten kalifikazioa berrestea, eta hari dagokion estatuarena jaistea».